Galeriano

Artikulu hau galeretara zigortutako pertsonari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bordaxuri».
Galerianoak

Galerianoa galeretara zigortutako pertsona zen. Oso zigor krudela zen, antzinako denborako zenbait herrialdetan ezartzen zena. Antzinaroan, Grezian eta Erroman ohikoa zen arraunerako esklaboak eta preso kondenatuak erabiltzea. Erdi Aroan eta Aro Modernoan, berriz, Frantzian, Veneziako eta Genovako errepubliketan, Espainiar Inperioan eta Otomandar Inperioan erabili zen. Galeriano ospetsuak dira John Knox, Miguel de Cervantes eta Martin Larralde.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search